CEULAJ baliabide eta jarduera zentro bat da, gazteak prestatzeko eta horiei informazioa eskaintzeko zentro ezin hobea; bai eta para gazte elkarteek eta gazteen inguruko erakunde publikoak elkartzeko eta esperientziak trukatzeko ere
Urtero, hainbat herrialdetako milaka gazte, teknikariak, profesionalak eta gazteen gaien inguruko arduradun politikoak etortzen dira Gazteen Institutuaren mendeko etxe honetara.
CEULAJ en egiten ditugun jarduera gehienak nazio edo nazioarte mailakoak dira. Azpimarratzekoak dira INJUVEk eta OIJ Gazteen Iberoamerikako Elkarteak egiten dituztenak, Latinoamerikako eta Europako gazteak elkar hurbiltzeko, ezagutzeko eta laguntzeko
Helburuei dagokienez, honako hauek azpimarratu behar dira:
- Espainiako, Europako eta Iberoamerikako gazte-talde eta elkarteek elkar ezagutzeko, biltzeko eta esperientziak trukatzeko gunea izatea.
- Europako Batasuneko herrialde kideen eta Gazteen Iberoamerikako Elkartearen artean elkarlanerako nazioarteko programak sustatzea.
- Gazte asoziazionismo motak babestea.
- Gobernuko teknikarientzako gazte-politikaren inguruko prestakuntza programak sustatzea.
- Elkarteen bidez, gazteei aholkuak ematea, euren programa eta proiektuak gara ditzaten.
- Boluntariotza programak, adierazpide berriak eta gazteei elkar ezagutzeko eta prestakuntza jasotzeko aukera emango dieten jarduerak sustatzea.
- Sormen artistikoa garatzeko guneak eskaintzea
- Gazteen artean ikerketa sustatzea.
Entrevista
"Entrevista en Onda Cero Málaga del 30 de mayo de 2013 al director del Ceulaj, Javier Berlanga."


































